Bukatu dira Leioa Indartu Bonoa 2023 kanpainako deskontu-bonuak

Ander Zarraga 2023ko urr. 25a, 11:37

Bonuak 2024 urtarrilaren 31 baino lehen kontsumitu beharko dira. © LEIOAKO UDALA

Hilaren hasieran, Leioako Udalak herriko establezimenduetan deskontuagaz kontsumitzeko 5.200 bonu baino gehiago jarri zituen salgai; bada, bonu horiek daborduko bukatu dira. Tokiko merkataritza babestea eta dinamizatzea helburu duen ekimen horretako deskontu-txartelak 2024ko urtarrilaren 31ra arte erabili ahalko dira.

Udal-iturriek azpimarratu dutenez, kanpaina horretarako 100.000 euroko udal-aurrekontua bideratu dute eta udalerrian 300.000 euroko eragin ekonomikoa aurreikusi dute.

Bonuak erosi eta oraindik kontsumitzeke dituztenek 2024ko urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dituzte kanpainari atxikitako Leioako establezimenduetan. Establezimendu bakoitzak gehienez bonu bi onartuko ditu faktura bakoitzeko, eta pertsona bakoitzak 120 euroko bonuak erosi ahal izango ditu.

 

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun