Marlene Gonzalez kazetari eta aurkezlearen gidaritzapean eta Leioako Kontserbatorioko ikasleen zuzeneko musikak girotuta, hainbat leioaztarrek parte hartu zuten atzo Artatza jauregian egin zuten ekitaldian.
Atzoko ekitaldia Maria Urdangarin, Carmen Sequeros eta Maria Pilar Cisneros, Leioak demokrazian izandako lehen hiru emakume zinegotziak omentzeko baliatu zuten. Urdargarin bere seme-alabakaz eta bilobakaz joan zen harrerara, oso hunkituta eta eskertuta agertu zen Iban Rodriguez alkatearen eskutik jaso zuen aintzatespenagatik. Sequerosen alabak daborduko hilda dagoen amaren izenean jaso zuen saria eta Cisnerosen kasuan, Udalak helaraziko dio aitortza.
Programak aste-akabuan eta hurrengo astean jarraituko du, adin guztietako leioaztarrentzako prestatu dituzten jarguerakaz: kaleko musika, Arimen Gaua, magia-ikuskizunak eta Artatza jauregiko lorategiak bisitatzeko aukera.