Adierazpen publikoei dagokienez, lehenik, azaroaren 25aren bezperan, barikuan, Leioako ikastetxeak Boulevardean egingo den kontzentrazioan parte hartzera deitu dituzte. Egun horretan, Ikastetxe bakoitzak bere pankarta eramango du, eta ikasleen parte bat arduratuko da indarkeria matxista gaitzesteko irakurketak partekatzeaz.
Aldiz, azaroaren 25ean, Leioako Udalak, emakume-elkarteakaz batera, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren Adierazpen Instituzionala irakurriko du. Herritarrek parte hartzeko ekitaldi irekia izango da eta leioaztar guztiei parte hartzeko deia egin dute Udaletik.
Bestelako proposamenak
Ekimen horiei beste mota bateko proposamenak ere erantsi dizkiote, hala nola Laket Jabekuntza Eskolaren programazioaren esparruan, autodefentsa feministari buruzko ikastaro bat egingo dute. Horregaz batera, hitzaldi bat antolatuko dute, jendearentzat irekia, emakumeen aurkako indarkeria digitalari buruz kontzientzia sortzeko.
Salaketa kulturatik ere egingo dute, La Panadera antzezlanagaz eta emakumeen aurkako indarkeriagaz lotutako lanei buruzko erakusketa bibliografiko bategaz kanpainaren beste alderdi garrantzitsu bat ikusarazi gura dute, herritarren arreta erakartzea eta gogoeta piztea helburu duena.
Halaber, Leioako hainbat puntutan emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko jarreraren sinboloa jarriko dute. Aurrekoetan bezala, puntu morea duten olanak eta banderolak jarriko dituzte udalerriko auzoetako aire zabaleko hainbat gunetan. Era bereann, eranskailu moreak banatuko dituzte, oraindik ez dituzten merkatariek eta ostalariek beren lokaletako eta establezimenduetako ate, leiho edo beirateetan jar ditzaten.
Berritasun gisa, aurten, tamaina handiko puntu moreen eranskailuak jarriko dituzte herritarrek gehien erabiltzen dituzten udal-eraikin publikoen sarreretako lurzoruetan. Azkenik, Leioako Udalak jakinarazi du gutun bat bidali diela herriko 25N kirol klubei, azaroaren 25eko eta 26ko partidu bakoitzaren hasieran indarkeria matxistaren aurkako manifestu bat irakurtzera gonbidatuz.
Egitaraua:
- Azaroak 24, barikua, 11:30ean Boulevarden: Leioako ikastetxeen kontzentrazioa.
- Azaroak 25, zapatuan, 11:30ean, Boulevarden: kontzentrazioa eta irakurketa instituzionala.
- Azaroak 26, domeka, 19:00etan, Kultur Leioan: Antzerkia: La Panadera. Sarrera 12 euro.
- Azaroak 29, eguaztena, 18:00etan: Kultur Leioan: Ziberindarkeia matxistari buruzko hitzaldia.
- Azaroaren 13tik 28ra, Kultur Leioan: Erakusketa bibliografikoa: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokagaz lotutako obrak.