Dotoretasuna eta umorea ez dira bateraezinak. Eta The Binilo’s-ek hori erakusten du, show berezia eginez, umorea eta musika proportzio berean nahasiz, garaiko giropenaGAZ eta ikuskizun dibertigarri eta paregabea sortuz.
60ko hamarkadako irrati-programa baten parodia eginez, The Binilo’s-ek ibilbidea egiten du garai hartako musika eta errealitatean zehar, ingelesezko, euskarazko eta gaztelaniazko abesti ezagunenak gogora ekarriz.
Bere On Air showan, The Binilo’s taldeak ikuskizun oso berezia ematen du, eguberri-giroz blai eta luxuzko gonbidatuakaz. Horretarako, kontrabaxua eta bateria dituzte, eta abesbatza batek gospelean oinarritutako harmoniak gehitzen ditu. Hala, ohiko irrati-saioa Eguberrietako saio berezia bihurtzen da, garai horren bereizgarri den magiaz betea.
Zuzendaritza: Alberto Carrera Ibáñez.
Musikariak: Oier Garamendi, Irantzu Garamendi, banda eta koruak lagunduta.
Iraupena: 45′.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!