2024/01/26 20:30

Musika

Kontzertua: "Gorbeia. Kontuak eta kantuak" (Gontzal Mendibil eta Iñaki Garcia)

Kontzertua: "Gorbeia. Kontuak eta kantuak" (Gontzal Mendibil eta Iñaki Garcia)
Kultur Leioa, Leioa

Kontuak eta kantuak ikuskizuna gure basoetan sortu ziren antzinako kondairen irakurketan eta interpretazioan datzan ekitaldia da. Kondaira horietako batzuek sei mende luzeko historia dute. Iñaki García Uribek euskal mendi sakratuari buruzko bere liburuetako batetik ateratzen ditu.
Gontzal Mendibil Zeanuriko kantautoreak interpretatzen dituen kantuakaz uztartuko dira kondaira horiek, hori guztia Gorbeia lekuko dela. Arabako mendi gailur harroenaren aurrean gaude eta berari eta bere kulturari eskaini diegu lan hau.

Gontzal Mendibil (idazlea, musikaria, filosofoa eta aktorea) eta Iñaki García Uribe (ikertzailea eta etnografoa, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea), abestu eta XXI. mendera arte ahoz aho iritsi diren kontaketa herrikoiak kontatuko dituzte, hau da, gutxienez euskaldunen 11 belaunalditatik igaro diren kontakizunak; zer kontatuko digute kondaira horiek, zer da egiazkoa?

Ikuskizuna amaitzean, guztiok elkarrekin abestuko dugu BAGARE “euskal ereserkia”, Gontzalek eta Bittor Kapanagak (euskal Sokrates delakoak) 1974ko abenduan ondu zuten abestia eta Gontzalek, lehendabizikoz, Gorbeiaren lur-azpian interpretatu zuena, Mairulegorretako Euskal Jaian, 1975eko uztailaren 31n.

Abeslariak: Iñaki Garcia Uribe (ikertzailea, kontalaria), Gontzal Mendibil (ahotsa, gitarra), Iñaki Dieguez (akordeoia-bandoneoia), Ainhoa Tabuyo (bigarren ahotsa).
Iraupena: 90′.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun