2024/02/16 20:30

Musika

Musika: Slide

Musika: Slide
Kultur Leioa, Leioa

Ikaragarria da Slide Funk&Soul taldea. Denek aipatzen dute, eta azken aldiko errebelazio-taldea izaten ari da.

Taldea Chuma Segurak gidatzen du, herrialde honetako gitarrista eta musikagile onenetakoa, eta luxuzko musikariek osatzen dute. 9 artistak partekatuko dute agertokia, azken albuma, Storm, aurkezteko, pasioz, magiaz eta dibertimenduz gainezka. Ziurtatuta dago festa!

Chumak, bere Slide bandagaz, musika-birtuosismoko konbinazio aparta ekarriko digu; soul, blues, funk eta rockez blaitutako berezko kantu ederrak, eta harrituko zaituzten Hey Jude (The Beatles) edo Redemption Song (B. Marley) abestien bertsio ikusgarriak.

Nazioarteko musikari bikainak dira, Tower of Power, Incognito edo Aretha Franklinen mailakoak. Gau hau esperientzia musikal paregabea eta ahaztezina izango da!!

Abeslariak: Chuma Segura (gitarra, hitzak, konposaketa, moldaketak), Jorge Pérez “Patax” (bateria, hitzak), Carlos Sánchez de Medina (baxua), Gabriel Peso (teklatuak), Raúl Gil (tronpeta), José Vera Bello (saxo tenorra), Roberto Bazán (tronboia), Erin Corine (ahotsak), Deborah Ayo (ahotsak), Milena Brody (ahotsak), Lady Pepper (ahotsak).

Sarrera: 10 euro

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun