Leioako kirolaren lehendabiziko gala egin zuten atzo, urtarrilak 18, Kultur Leioan. Horren gidaria izan zen Iban Rodriguez Etxebarria alkatea, eta beragaz izan zituen Estibaliz Bilbao Kirol zinegotziarekin, Gorka Iturriaga Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarekin eta Carlos Sergio Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol aholkularia.
Ekitaldian, Leioako kirolari eta kluben lorpenak eta lana aitortzeko honako bost sari hauek banatu zituzten:
- Kirolaririk onenaren saria Irristaketa Leioa Taldeko Ane Puccinirentzako izan zen. Leioaztarrak hainbat arrakasta lortu ditu bere ibilbidean zehar eta 2023an Euskadiko Patinaje Artistikoko Txapelketan, gazteen kategorian, lehen postua lortzeagatik nabarmendu da. Arrakasta horri beste batzuk gehitu behar zaizkio, hala nola Bilbo Hiria V. Trofeoan, Noaingo Arcos III. Torneoan edo Leioako Udaletxearen XI. Sarian lortutako lehen postuak, Nafarroako Kopan eta Langreo Hiria Sarian lortutako hirugarren postuez gain.
- Talderik onenaren saria, Club Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldearentzat izan zen. Naroa Ribeiro, Araia Salazar, Eneko Lambea, June Orza eta Julene Erañak osatutako taldeak garaipena lortu zuen iaz senior mailako Espainiako Txapelketan eta baita Espainiako Kopan ere. Arrakasta horiez gain, lehen kategoria berreskuratzea lortu dute
- Kirol ibilbidea, Kirol Zaleak elkarteari eman ziotena izan zen. Guillermo Bilbaok jaso zuen saria, 40 urtez Leioan ez ezik, Bizkaia osoan ere herri kirolak sustatzen eman duten lanagatik. Kirol Zaleak taldeak 1970ean ekin zion bere ibilbideari Leioan, harri-jasotzaileen eskola bategaz, eta ordutik aurrera euskal herri kirolen modalitate desberdinak bultzatu ditu. Beren ibilbidean zehar, besteak beste, Holandan ospatu ziren Europako txapelketetan brontzezko domina lortu zuten sokatira taldeak bultzatu ditu.
- Kirola sustatzea, Leioa Ibaraki Futbol K. T . Duela 20 urte sortutako klub hau nabarmendu egin da eta saria merezi du oinarrizko kategorietan eta emakumezkoen kirolean kirola sustatzeagatik.
- Juan Ramon Rodriguezentzat izan zen ohorezko daria, iaz hil zen Leioa Saskibalioko lehendakariarentzat, hain zuzen. 1990ean, Leioa Saski Baloi Taldearen aitzindari eta sortzaileetako bat izan zen, eta 30 urtez izan zen horren presidente. "Bere konpromisoak, bere dedikazioak eta klub honen buru gisa egindako lan handiak aukera eman die leioaztarrei kirol hau praktikatzeko eta gozatzeko".
Bere hitzaldian, alkateak azpimarratu zuen Leioak kirol-sare "sendoa" duela, kirol-komunitate indartsua eta aitortua, eta eskaintza zabala eta askotarikoa duela. Hori horrela dela adierazi zuen, Leioako kirol-erakundeen lanari eta konpromisoari esker eta erakunde horien eta erakundeen arteko elkarlanari esker. Ildo horretan, nabarmendu zuenez, "gure konpromisoa argia eta irmoa da, zuekin guztiekin lanean jarraitu nahi dugu. Kirola pertsona guztientzako zaintza- eta osasun-tresna gisa bultzatuz, baina baita gizarte bidezkoago eta kohesionatuago baten elementu eragile gisa ere, azken batean ".
Halaber, Leioako Kirolaren lehen Gala horretan, Udalak herriko 25 kirol entitateek egiten duten lana eta egiten duten ekarpena ere aitortu zituen, Leioa kirol eskaintza zabal eta anitza eta osasungarria duen udalerria izan dadin. Hala, sariak banatu aurretik, kirolaren arloko leioaztar erakunde guztiek Udalaren esker ona jaso zuten:
- C. D. de Pelota Vasca Hartzak de Leioa
- Leioako kastoreak
- Leioako Euskal Kirol-Zaleak
- S. Ciclista Txori-erri
- Leioa judo taldea
- Leioako Saskibaloia Taldea
- C. D. Esgrima Sala de Armas de Leioa
- C. D. Gazteluzarra
- Bibox Kirol Kluba Leioa
- Club Irristaketa Taldea
- Club Balonmano Leioa Geurea Eskubaloia
- C. D. Askartza-Claret
- Leioako Txopera Ehiza Kirol Elkartea
- C. Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldea
- C. D. de Ciclismo Leioa Txirrintxu Elkartea
- Leioa Ibaraki Futbol K. T.
- Torresolo Padel Club
- Club Deportivo Txantxarrene
- S .D. Leioa
- C. D. de Natación Leioa Igeri Taldea
- Udondo Fútbol Kluba
- Leioako Altzaga Xake Kirol Elkartea
- Leioa Mendi Taldea
- Club Deportivo Irlandesas
- Club Deportivo Yüshinkan Bizkaia