Aurreko otsailaren 4an, herriko kale eta auzoak kantuz bete zituzten Leioako Santa Agedako XXXIII. Kantu Lehiaketan. Epaimahaia saridunak erabaki ditu eta helduen kategoriako lehen postua eman dio San Bartolomeko Auzkoen Abesbatzari, eta haur abesbatzen kategorian, Mesedeetako Ama Ikastetxea izan da irabazlea.
Gainera, helduen bigarren saria Jatorrak abesbatzarentzat izan da eta hirugarrena Udondoko Txikiteroak abesbatzarentzat. Haurren kategorian Core Fundazioak bigarren saria irabazi zuen eta hirugarrena hutsik geratu zen.
Epaimahaiak bere balorazioan kontuan izan ditu ahotsen enpastea, perkusioaren erritmika, bokalizazioa, bakarlarien izatea, ahotsen ñabardurak, taldearen azken sentsazioa, jantziak, edo sexu eta adin desberdineko pertsonen parte-hartzea, besteak beste.
Ohiko lehiaketa joan den igandean, otsailak 4, ospatu zen herriko auzoetan, goizez.