Klubeko ordezkariek azaldu dutenez, "taldeak bere kirol erronka handienetako bati egin beharko dio aurre zapatutik aurrera". Leioaztarrak mailari eusteko lehian dauden taldeen artean daude, eta hurrengo zortzi jardunaldiak erabakigarriak izango dira beraientzako.
Era berean, Lehen Mailan jokatzea gero eta zailagoa egiten ari zaien arren, klubeko ordezkariak azpimarratu dute harrobiaren proiektua mantentzen saiatuko direla; izan ere, gaur-gaurkoz taldea osatzen duten jokalari guztiak Leioa Waterpolo eskolan hasi ziren jokalariek osatzen dute.
Leioaztarrak seigarrenak dira sailkapen orokorrean, jaitsiera postuetatik puntu bakarreko abantailagaz; beraien atzetik daude Dos Hermanas eta EW Zaragoza. Hala ere, erronkarik handiena aurretik dituzten taldeek ezarriko diete, lau puntuko aldea besterik ez baitute beraien artean.
Lehen arerioa zapatu honetan bertan izango dute, 18:45etik aurrera CW Elx taldearen aurka ariko baitira Claret Askartzan. Hurrengo jardunaldietan Leioa Waterpolok lehen fasean multzorik partekatu ez duen taldeakaz bakarrik neurtuko da, hau da, CW Turia, CW Elx, Pontevedra eta Dos Hermanas.
Bigarren faseko neurketen egutegia:
- Martxoak 2: Leioa Waterpolo - CW Elx (18:45, Claret Askartzan)
- Martxoak 9: CW Turia - Leioa Waterpolo (16:00, PM Nazareten)
- Martxoak 16: Leioa Waterpolo - Dos Hermanas (18:45, Claret Askartzan)
- Martxoak 24: CW Pontevedra - Leioa Waterpolo (12:30, EM Marinen)
- Apirilak 4: CW Elx - Leioa Waterpolo (15:00 PM Esperanza Lag)
- Apirilak 13: Leioa Waterpolo - CW Turia (18:45 Claret Askartzan)
- Apirilak 20: Dos Hermanas - Leioa Waterpolo (17:30 CD Montequinton)
- Apirilak 27: Leioa Waterpolo - CW Pontevedra (18:45 Claret Askartzan)