Konpontze-lanek irauten duten bitartean, tarte horretarako programatutako ekitaldiren baterako sarreraren bat erosi duten herritarrek dirua jasoko dute bueltan.
Oraindino ez dituzte konpondu Kultur Leioako auditoriumean martitzenean sortutako arazoak, eta, hori dela eta, Leioako Udalak jakinarazi du bertan behera utziko dutela gune horretan datorren astelehenera arte programatutako egitaraua, egun hori barne.
Konpontze-lanek irauten duten bitartean, tarte horretarako programatutako ekitaldiren baterako sarreraren bat erosi duten herritarrek dirua jasoko dute bueltan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!