"Dena hasi zen lekuan" ere Kopako finalaren partidua handikiro ospatuko dute

Ander Zarraga 2024ko api. 4a, 11:03

Lamiako eta Txopoetako bizilagunek zurigorriz jantzi dituzte auzoko kaleak Athletic animatzeko. © PEÑA ATHLETIC CLUB DE LAMIAKO

Lamiako eta Txopoeta auzoetan ere jarraituko dute zapatuan Athleticek jokatuko duen Kopako finala. Auzoetako peña biek egun osoko egitaraua prestatu dute ume eta helduentzako hainbat ekintzagaz.

Hasteko, aurreikusitako eguraldi onak lagunduta, auzoetako txikienak izango dira goizeko protagonistak. 12:30ean futbito txapelketa eta ur-jolasak egingo baitituzte. Ekintzak Txiti okindegiaren ondoan dagoen futbol-zelaian eta latsarriaren inguruan egingo dituzte. Arratsaldean, 16:30etik aurrera, aurpegiak margotzeko eta eskulanak egiteko tailerrak antolatuko dituzte, eta horrez gain, igel-toka eta futbolin txapelketak ere izango dituzte.

Helduei dagokienez, Athletic animatzeko jantzi originalena eta aldarririk ozenena egiten dutenen arteko lehiaketak egingo dituzte, besteak beste. Horregaz batera, ez dira faltako jaia girotzeko musika, traineru zurigorri handia, oroitzapenetako argazkiak jartzeko murala ezta barbakoa eta txokolatada ere. Halaber, peña bien egoitzetara hurbiltzen diren zaleek taldearen kamiseta bereziak ere irabazi ahalko dituzte.

Era berean, Leioako Udalak ere ekintzak antolatuko ditu Errekalde plazan, eta Aketxe plazan pantaila erraldoia ere jarriko dute finala zuzenean jarraitu ahal izateko.

Egitaraua:
Puede ser una imagen de fútbol y texto que dice "ATHLETIC CLUB 명시 SA KOPA FINALA "Donde empezó todo..." Sábado 6 abril En la Plaza del lavadero TXIKIEN TXIKIENPrograma Programa NAGUSIEN Programa 12:30 Campeonato futbito Juegos de agua 17:00 Campeonato rana futbolin Concurso disfraz Athletic Concurso grito Athleeeeeticcc Mural fotos Athletic Gran trainera rojiblanca Barbacoa 16:30 Pintacaras Manualidades y juegos Campeonato rana futbolín Chocolatada Música Peña Athletic club LAMIAKO Organizan: PEÑA Peña Athletic club LA 4TAOPEBA"

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun