Egitaraua

Euriak Umore Azokaren programazioa aldatzera behartu du

Erredakzioa 2024ko mai. 16a, 12:28

La Glo konpainiaren "Perspectivas" dantza-ikuskizunak itxiko du gaurko programazioa, euriak uzten badu. © LA GLO

Gaur hasiko da Umore Azoka, hurrengo egunetarako programatutako 80 ikuskizun baino gehiagogaz; hala ere, hurrengo orduetarako iragarritako euria dela eta, Leioako Udaleko antolatzaileak egitaraua moldatu behar izan dute. Udaleko iturriek azaldu dutenez, momentuz, hurrengo egunetarako programazioa bere horretan mantentzen da, eta egunez eguneko aurreikuspen meteorologikoen arabera joango dira egokitzen.

Hala, Leioako Udalak gaurko programatutako ikuskizunak lekuz aldatzea erabaki du, eta gaurko lehen ekintza Node konpainiaren Batu Zuzenean erakusketa izango da, udaletxe azpiko frontoian, 18:00etan. Bertan egingo duten aurkezpen-ekitaldian ere izango dira Iban Rodriguez Leioako alkatea eta Estibaliz Bilbao kultur zinegotzia.

Horrenbestez, gaurko. maiatzaren 16ko egitaraua horrela geratuko: 

Udaletxeko frontoian:

  • 18:00 Node: Batu zuzenean.
  • 19:30 Jordi L. Vidal: Alamor
  • 20:30 Dab dantza:  Nœud.
  • 22:00 Maleta company & Cie Balencetoi: Claudette

Boulevardeko "stoa"-n:

  • 18:30 Facile a Retenir: Opera para espaguetis
  • 19:30 Gorkada: La Kermés del Vermú.
  • 21:00 La Pez: Plaza.

Kultur Leioako auditoriuma: 

  • 23:00 Maite Guevara: Susto.

Kultur Leioaren aurrealdean (eguraldiaren arabera)

  • 23:30 La Glo: Perpectivas.

Ibiltaria Sabino Aranan (eguraldiaren arabera)

  • 19:00 Nacho Vilar & Yllana: Olympics. 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun