Egitaraua:
Maiatzak 31, barikua
- 16:30 Txupinaren jaurtitzea eta 2024ko San Maximo jaien hasiera.
- 17:00 Balkoiak apaindu auzoari giroa ematen eta Balkoi Lehiaketan parte hartzeko.
- 17:30 Lamiako Maskaradaren lehenengo zatiaren hasiera, Putzegilearen biribilgunetik. Biribilketara baserreitarrez jantzita joatera gomendatu dute antolatzaileek.
- 17:30 Lamiako Jaietako V. Argazki Txapelketa hasiera. Argazki Kamera hartu eta prestatu aste-akabu osoan, argazkirik onena egiteko (argazki bi aurkeztu ahalko dira pertsona bakoitzeko).
- 17:30 V. Marrazki Txapelketan izen-ematea.
- 18:00 Lamiako Maskaradaren bigarren zatia (Lamiako metro-geltokiaren ondoan).
- 20:00 Dantza plaza, Lamiako metro geltokiaren ondoan. 21:30 Dantzatu ondoren, zatoz txosnara ogitartekoa jatera.
- 22:30 Lamiako Maskaradaren hirugarren zatia: joan korrika lekua hartzera!. Eliza ondoan.
- 00:00 Erromeria: Nonbait taldearen eskutik.
- 02:00 Jaietako lehenengo bingoa
- 04:00 Azken kubata.
Ekainak 1, zapatua
- 08:00 Lamiakoko IX. Lapiko Txapelketa, txosnan, izen-ematea. (Merkatarien Elkartearen laguntzagaz).
- 10:00 Txupinaren jaurtitzea. Jaiki denok eta jaietako bigarren eguna disfrutatu.
- 11:00 Emakumeen binakako pala-txapelketa (teniseko pilotakaz) eskolako frontoietan.
- 11:30 Adin guztientzako puzgarriak eta jolasak.
- 13:30 Igel-toka txapelketa, Lamiakoko Bar geltokian.
- 14:00 Lapiko txapelketako kazolen aurkeztea.
- 16:15 Lapiko Txapelketaren sari-banaketa.
- 16:30 IV. Tute Txapelketa, Jubilatuen etxean jolastuko da.
- 16:30 Disko Txiki.
- 18:00 Dantza Alardea, eliza ondoan.
- 20:00 Jai batzordeak txorizoa sagardotan dastatzera gonbidatuko ditu auzotarrak.
- 20:00 Batukale batukada.
- 22:00 Kontzertua: Skimales.
- 23:30 Auzoko Bingoa.
- 00:00 Bengalitasek plaza dantzan jarriko du.
- 02:00 Betiko bingoa musikagaz.
- 04:00 Azken kubata.
Ekainak 2, domeka
- 10:00 Txupinaren jaurtiketa eta jaien azken egunaren hasiera.
- 10:30 III. Plater irekian izen-ematea txosnetan. Zure plater hoberena prestatu txapelketarako.
- 11:00 Meza San Máximo auzoko patroiaren ohorez.
- 11:30 Etxeko txikitxoenakaz disfrutatzeko ordua, umeentzako gaztelu puzgarrietan.
- 11:30 Eskolako frontoietan apar-esta.
- 12:00 Potea hartu, kalejiragaz eta buruhandiakaz.
- 12:30 Argazki txapelketako argazkiak entregatu, txosnan.
- 12:30 Marrazki txapelketako lanak entregatu, txosnan.
- 13:00 Herri Kiroleko erakustaldia.
- 14:00 XIX. Txapela Jaurtiketa Txapelketa.
- 14:30 Plater irekia lehiaketarako prestatutakoa txosnan aurkeztu.
- 16:30 IV. Mus Txapelketa, Jubilatuen etxean jolastuko dute.
- 17:00 Umeen mozorro lehiaketa.
- 17:30 Lamiakoko XVIII. Playback Txapelketa, adin-muga barik.
- 18:00 Guatekea, DJ Txapelas-ek girotuta, (Sergio Ibargüen).
- 19:00 Mozorro lehiaketa.
- 20:00 Mozorro lehiaketako sari-banaketa.
- 21:00 Sardinaren lur-ematea.
- 21:30 Azken traka eta 2024ko jaien amaiera.