Arestian aipatutako taldeei, Guda Dantza, Hoax Attack eta Gonzalo Portugal taldeen emanaldiak ere izango dira Udalak antolatu duen programan, hala ere, oraindik ez dute jaietako egitarau guztia publiko egin. Momentuz, ekainaren 20tik 24ra ospatuko dizuten jaietan estilo eta gustu denentzako proposamenak izango dira, baita ekainaren 15ean ospatuko duten Antzinako Egunean ere.
Lehendabiziko kontzertuak ekainaren 20an, eguenean, izango dira, 23:00etatik aurrera. Hasteko, etxeko Guda Dantza taldearen doinu dantzagarriek alaituko dute Lehendakari Agirreren plaza. Horien ostean, jaiak ezin hobeto hasteko, Esne Beltzaren txanda izango da, bere reggaea, ska, hip-hop eta trikitixa doinuakaz.
Barikuan, ekainak 21, Doctor Deseo taldearen txanda izango da. 80ko hamarkadaren hasieran Bilbon sortutako talde mitikoak Agirre Lehendakariaren plaza rockez beteko du egun horretan. Rock alternatiborako tartea ere izango da lehenago, Hoax Attacken eskutik, 23:00etatik Aurrera.
Kontzertu nagusien kartela itxiko du 20 urte baino gehiago agertokietan daramatzan Travellin' Brothers blues talde leioaztarrak. Kontzertua ekainaren 22an izango da, zapatuan, Agirre Lehendakariaren Plazan. Gau horretan bertan ere joko du Gonzalo Portugalek, 16 urtez Last Fair Deal taldean jo ondoren, bakarlari gisa etorriko den musikariak. Gaueko 22:30etik aurrera izango da.
Txosnetan ere kontzertuak
Udalak antolatzen duen musika-eskaintzaz gain, Txosna Batzordeak ere musika-eskaintza zabala prestatu du Elexalden egingo dituzten kontzertuetarako. Hala, eguenean, ekainaren 20an, musika Elexaldera iritsiko da Pary and Tiza taldearen eskutik, 01:00etatik aurrera.
Hurrengo egunean, hilaren 21ean, barikuan, 21:00etatik aurrera, Marmara, Ibil Bedi eta Los Zopilotes Txirriaos arituko dira txosna-gunean, eta ekainaren 22an, zapatua, musika19:30ean hasiko da Elektrotxorongo taldeagaz.
Txosna-guneko proposamen musikalagaz bukatzeko ardura izango du DJ Bull ezagunak. Hori ekainaren 23an izango da, domekan, 02:00etatik aurrera.
Bestelako proposamenak
Baina hori ez da guztia izango; izan ere, Agirre Lehendakariaren plazako eta txosna-guneko kontzertuez gain, San Juan jaietako egitarauak beste hamaika musika proposamen ere baditu, askotarikoak eta gustu guztietarako pentsatuak.
Ekainak 15, zapatua
- 20:00etan, Antzinako Eguna dela eta, Gotx Elektrotxarangaz gozatzeko aukera izango da Sabino Aranan.
Ekainak 20, eguena
- 20:30ean, animazioa Oihan Vega eta Candyrekin, Jose Ramon Aketxe plazan.
- 22:30ean, Candy animazioa, Jose Ramon Aketxe plazan.
Ekainak 21, barikua
- 19:00etan, Bachata Saltsa, Jose Ramon Aketxe plazan.
Ekainak 22, zapatua
- 19:00etan, Los Chimberos, Aldapa Auditorioan.
- 19:30ean, Leioako Musika Bandaren emanaldia Jose Ramon Aketxe plazan.
- 20:00etan, musika emanaldiak:
- The Nowhere Plan, Udondoko Boulevardean.
- Les Kiwi`zz, Euskal Etxeen Plazan.
- Barba Dixie Band, Ikea Barri plazan.
- 21:15ean, musika emanaldiak:
- Les Kiwi`zz, Udondoko Boulevardean
- The Nowhere Plan, Euskal Etxeen Plazan.
- Barba Dixie Band, Ikea Barri plazan
- 21:30ean, Boleros 4, Aldapa Auditorioan.
- 22:30ean, musika emanaldiak:
- Barba Dixie Band, Udondoko Boulevardean
- Les Kiwi`zz, Euskal Etxeen Plazan.
- The Nowhere Plan, Ikea Barri Plazan
Ekainak 23, domeka
- 19:30ean, Errekaldeko Errota Korala Barakaldoko Jubilatuen eta Gitarraren Lagunen Etxean, Jose Ramon Aketxe plazan.
Ekainak 24, astelehena
- 19:00etan, La 5ª Reserva. 70ko hamarkadari omenaldia eginez, Aldapa auditorioan.