Granado eta Galvez gailendu dira Leioako 22. Jota Txapelketan

Ander Zarraga 2024ko eka. 17a, 10:18

Iaz lortutako txapela berretsi dute Gorka Granadok eta Maren Galvezek euren nagusitasuna erakutsiz, beste behin ere. Oier Arriaranek eta Elene Astiazaranek irabazi zuten haurren kategorian, atzo, ekainak 16, Leioako Udalak San Juan Jaien programazioaren urtero antolatzen duen jota txapelketan.

Helduen kategoriako bigarren saria Katterin Artolak eta Iker Belintxonek jaso zuten eta hirugarrena Laura Bastidak eta Ekain Uzkurunek. Aldiz, umeen kategorian bigarren saria Aiur Labaka eta Yare Labakarentzat izan zen eta hirugarrena Beñat Mendizabal eta Irati Arangurenentzat. 

Lehiaketa ekainaren 16an, goizean egin zuten Udaletxeko plazan, eta 10 bikotek hartu zuten parte, zazpi helduenak eta hiru haurrenak. Iban Rodriguez alkateak eta Leioako Gure Ohitura Dantza Taldeko ordezkari batek banatu zituzten lehiaketaren ondorengo sariak. 

Argazkiak Leioako Udalak ateratakoak dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun