Leioako alkate Rodriguez oso harro agertu da Waterpolo Askartzak erakutsitako "balentriagaz". Honako hau adierazi die jokalariei: "Kirolean maila gorenean zaudetela erakutsi duzue, eta kalitate hori ez da kasualitatearen emaitza, ahalegin, konpromiso eta laguntasun handia daudelako horren atzean; horiek kirolaren balioetako batzuk dira, eta zuek modurik onenean ordezkatzen dituzue; horregatik, oso harro gaude jokatzen edo lehiatzen duzuen igerileku bakoitzeko, Leioa izena daramazuelako".
Harrera ekitaldira, Askartza Waterpoloko alebin talde osoaren ordezkari gisa, talde teknikoko Isusko Arias, Joan Albella eta Naia del Campo eta Irati Ortiz de Artiñano joan dira, Naroa Núñez, Inés Bilbao, Malen Fernández eta Alejandra Erice jokalariak ere, eta ezin izan dira bertaratu Haizea Erkiaga, Libe Zarazua, Eider Idele eta Haizea Marcos. Bakoitzak oroitzapen txiki bat jaso du Udalaren aldetik, esker on gisa "Leioa izena hain urrun eramateagatik".