Egitaraua

Berritasunakaz datoz Leioako San Bartolome auzoko jaiak

Ander Zarraga 2024ko abu. 22a, 20:08

Jai-batzordeko kideek aurreratu dutenez, barikuan, jaietako bigarren egunean, herri-krosa eta erromeriaren aurretik rock kontzertua egingo dituzte lehenengoz.

San Bartolome auzoko jai-batzordeko taldeak hainbat urte daramatza jaiak antolatzen, eta gutxi izan arren, urteroko egitarauan gauza berriak txertatzen saiatzen dira. Aurten, abuztuaren 23an, goizean, herri-krosa egingo dute auzotik eta Peruri inguruko baserrietatik, eta, arrastian, Arene 6 taldearen rock kontzertua egongo da Bidean taldearen erromeriaren aurretik.

Horrez gain, tradizio handiko marmitako-lehiaketa ere ez da faltako; aurtengoa 57. txapelketa izango da eta, urtero legez, jendetza hurbilduko dela aurreikusi dute jai-batzordeko kideek. Gainera, egun horretan, lehiaketako platerak dastatzeaz arduratuko diren epaileek umeentzako marmitako masterclass bat ere eskainiko dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, jarduera horrek hain arrakasta handia duenez, parte-hartzaileen kopurua mugatu behar izango dute.

Egitaraua:

Abuztuak 22, eguena

  • 19:00 Txupinaren jaurtitzea eta jaien hasiera. Ostean, Orkresta elektrotxaranga eta mozorroak.
  • 21:00 Sardina-jana.
  • 22:30 Erromeria: Nonbait.

Abuztuak 23, barikua

  • 11:00 Poteo musikatua txosnetan.
  • 11:30 Herri-krosaren hasiera auzoko kaleetatik.
  • 13:00 11. Igel-toka Lehiaketa.
  • 18:00 Puzgarriak.
  • 18:30 Asto-probak.
  • 19:30 18. Tortilla Txapelketako izen-ematea.
  • 21:00 Tortillen aurkezpena.
  • 21:30 Kontzertua: Arene 6.
  • 23:00 Erromeria: Bidean.

Abuztuak 24, zapatua

  • Goizetik, Etxebarria Aita & Semea trikitilarien doinuak.
  • 10:30 Euskal produktuen azoka.
  • 11:30 Umeentzako talo-tailerra.
  • 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 13:00 Kantu-poteoa.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 19:30 Perurenaren erakustaldia.
  • 21:00 Zezen mekanikoa.
  • 23:00 Erromeria: Urrats.

Abuztuak 25, domeka

  • Zuzterrak taldearen musika goizetik.
  • 11:00 57. Marmitako Txapelketa.
  • 11:30 Umeentzako marmitako masterclass.
  • 13:30 Apar-jaia.
  • 13:30 Kazolen aurkezpena.
  • 18:00 Sari-banaketa.
  • 18:30 Asto-probak.
  • 19:00 Zumba.
  • 20:30 Txokolatada eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun