Egitaraua

Bakailao- eta aurresku-lehiaketak, Ondizko jaietako protagonista handiak

Ander Zarraga 2024ko abu. 30a, 13:27

Irailaren 6tik 9ra ospatuko dituzte Ondizko jaiak Leioan. Egun horietan hamaika jarduera izango dituzte ikuspegi aparta duen Leioako txoko eder horretan: musika, umeentzako jarduerak, lehiaketak eta hain ospetsuak diren bakailao- eta aurresku- lehiaketak. Egun handia zapatua izango da, baina ekintzak astelehenera arte luzatuko dituzte, Andra Mari eta Andra Maritxu egunen ospakizunakaz.

Egitaraua:

Irailak 6, barikua

  • 18:00 Txupinazoa eta umeentzako ekintzak.
  • 20:00 Txistorra-jana.
  • 23:30 Mozorro-lehiaketa eta erromeria: Gora Herria.

Irailak 7 zapatua

  • 09:00 LVI. Bizkaitar erara Bakailao Txapelketa eta lursailen zozketa.
  • 10:00 Txistularien kalejira.
  • 11:00 Umeentzako ekintzak eta sukaldaritza tailerra: Makilaren kofradia.
  • 14:00 Bakailao kazolen aurkezpena.
  • 16:00 Igel-toka txapelketa eta kuartan txapelketa.
  • 17:30 Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga: Arkaitz Etxebeste vs Mikel Larrañaga.
  • 17:30 Harri-jasotzaileen erakustaldia: Olaia Esnaola eta Aimar Galarraga.
  • 19:00 Bakailao txapelketako sari-banketa.
  • 23:00 Kontzertuak: Dulce Castigo (Los Suaves taldeari gorazarre) eta Hush Rock Band (garai guztietako hard rock onena).

Irailak 8, domeka
Andra Mari

  • 11:00 Kalejira txistulariakaz.
  • 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 13:00 Nagusientzako luntxa.
  • 19:00 Bizkaiko LXII. Aurresku Txapelketa eta Ondizko XV. Emakumezkoen Aurresku Txapelketa.

Irailak 9, astelehena 
Andra Maritxu

  • 11:00 Kalejira txistulariakaz.
  • 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 15:00 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun