Hurrengo txandara iritsi ez arren, tetraparesia espastiko distonikoa eta diszinesia dituen kirolaria pozik agertu zen bere jardunagaz. Estreinako proba mugarri garrantzitsua izan da 22 urteko kirolariaren ibilbidean, bocciatik igeriketara igaro ostean.
Aurretik, leioaztarrak mahai-tenisa, surfa, eskalada eta xakea ere praktikatu ditu, azken horretan Bizkaiko taldekako txapelduna ere izan zen. Horrez gain, orain arte boccian ere aritu da eta urrea eskuratu zuen gazteentzako Espainiako txapelketan.
Igeriketan 2017an hasi zen, Natlia Folgado entrenatzaileagaz batera, Deportiva Nautica Portugalete taldean. Hala ere, COVID-19aren pandemiaren ostean klubeko atal egokitua desagertu egin zen, eta hortik Erandio Baitan taldera pasatu zen. Apirilean, Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak Madeiran (Portugal) egin zen Europako txapelketara joateko gonbidapena egin zion, eta horretan, Erdozain hiru kategoriatako finaletara heldu zen, bi bigarren postu eta bosgarren bat eskuratuz.
#Paris2024 Mikel Erdozain igerilari gazteak debuta egin du Paralinpiar Jokoetan S2 klaseko bizkar erako 100 metrokoan. 10. bukatu du sailkapen proba eta pozik geratu da bere markarekin: 3:10.73. pic.twitter.com/tHiXtMApHk
— BAT Basque Team (@BATbasqueteam) August 29, 2024