Egitaraua

Hasi dira Udondoko jaiak!

Ander Zarraga 2024ko ira. 12a, 14:06

Udondoko jaietako plater nagusia izango da irailaren 14an egingo duten XIV. Paella Txapelketa. © LEIOAKO UDALA

Udondoko jaiak ospatzen ari dira egunotan Leioan. Festak martitzenean, irailaren 10ean, hasi bazituzten ere, ospakizunak barikuan eta zapatuan jarraituko du. Egun horietan kontzertuak eta Udondoko paella-txapelketa entzutetsua edo arrantza-lehiaketa izango dituzte, beste jarduera askoren artean.

Egitaraua:

Irailak, 13, barikua

  • 09:30 Txupinazoa.
  • 12:00 Kalejira Haize Berri taldeagaz.
  • 18:00 Gure Ohiturak dantza-taldearen emanaldia.
  • 19:30 Leioako Musika Bandaren kontzertua kontzertua Udondoko Boulevardean.
  • 22:00 The Half Nelsons taldearen kontzertua.

Irailak 14, zapatua

  • 09:30 Txupinazoa.
  • 09:30 Udondoko XIV. Paella Txapelketaren hasiera (arroza jai-batzordearen esku esku).
  • 10:00 Kalejira Haize Berri taldeagaz.
  • 10:00 Udondoko XX. Arrantza txapelketa. Sariak txapelketa bukaeran.
  • 10:30 Nekazal produktuen eta artisauen erakusketa.
  • 11:00 Antzinako kotxe eta motorren erakusketa.
  • 12:00 Puzgarriak eta umeentzako jolasak Euskal Etxeen Plazan.
  • 12:00 Bertso zirikatzaileak.
  • 12:00 Kalejira trikitixa eta albokagaz.
  • 13:00 Udondoko Txikiteroen poteo musikatua.
  • 14:30 Paellen aurkezpena.
  • 17:00 Udondoko XIV. Mus txapelketa.
  • 17:00 Pailazoen emanaldia: Grimm Anaien Parkea, Udondoko Boulevardean.
  • 18:00 Txikientzako talo-tailerra.
  • 18:30 Udondoko VI. Igel-toka txapelketa.
  • 19:30 Txokolate-jana.
  • 20:30 Paella eta Igel-toka txapelketetako sari-banaketa.
  • 22:00 Erromeria Urrats taldeagaz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun