Egitaraua

Txopoetako Mikel Deunaren jaiak abiatuko dituzte gaur

Ander Zarraga 2024ko ira. 27a, 11:08

Gaurtik domekara bitartean ospatuko dituzte Txopoetako jaiak, Leioan, eta, horretarako, egitarau oparoa prestatu dute auzoko jai-batzordeak eta Udalak. Besteak beste, gaur iluntean, Aukera okerra, Nazca, Azken Sustraiak eta Kaspa de Rata taldeek kontzertuak eskainiko diuzte. Horiez gain, aste-akabuan ez dira faltako gastronomia- eta kirol-lehiaketak.

Egitaraua:

Irailak 27, barikua

  • 18:00 Txupinazoa.
  • 18:15 Txorizo dastatze herrikoia Txoperako Ehiza Kirol Elkartearen eskutik.
  • 18:30 Txikientzako tailerrak.
  • 19:00 Poker-txapelketa.
  • 20:00 Dantza-plaza.
  • 20:30 Afaldu aurretik, zatoz txosnara pote bat hartzera!

  • 21:30 Bingoa.
  • 22:00 Kontzertuak: Aukera okerra, Nazca, Azken Sustraiak, Kaspa de Rata.
  • 01:30 Sorpresa.

Irailak 28, zapatua

  • 11:00 Txupinazoa.
  • 12:00 Azeriaren ehiza etxeko txikientzat.
  • 12:30 Txop chef lehiaketarako izen-ematea txosnan.
  • 13:00 Igel-toka txapelketa.
  • 14:30 Igel-toka eta azeri ehiza txapelketen sari-banaketa.
  • 15:00 Platerak aurkezteko unea.
  • 15:45 Plateren sari-banaketa.
  • 17:00 Ume guztiak animatu zaitezte pailazoak ikustera!
  • 18:30 Euskal dantzak Lamiakoko txikiak taldearen eskutik.

  • 20:30 Umeentzako mozorro-txapelketa.
  • 21:30 Ahotsa eta sakela prestatu, bingoa datorrela!

  • 22:30 Erromeria: Zutik.
  • 02:00 Suk barakizu!

Irailak 29, domeka

  • 11:00 Txupinazoa.
  • 11:00 Mikel Deuna patroia, omentzeko meza.
  • 11:30 Txikientzako puzgarriak.
  • 13:00 Kontzertua: Leioako musika banda.

  • 13:00 Etorri zaitezte txosnara herri mokadua dastatzera.
  • 15:00 Tortillak aurkezteko unea.
  • 16:00 Mus- eta tortilla-txapelketetako sari-banaketa.
  • 17:00 Atsotitzen-lehiaketa.
  • 18:00 Herri-kirolak.
  • 20:00 Herri-txokolatada.
  • 20:30 Bingo berezia, zorte on!
  • 21:30 Jaien amaierako petardo-sorta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun