Leioan kultur aniztasunaren jaia ospatuko dute bigarrenez Munduko Arrozak ekimenagaz. Zapatuan, 10:30etik aurrera, egingo duten ekimena Leioako Udalak antolatuko du, hirugarren sektoreko hainbat erakundegaz batera, eta bizikidetza sustatzea eta udalerriko kultura aniztasuna ikusaraztea izango du helburu. Arroza izango da eguneko haria, osagai bera kultura ezberdinetan modu ezberdinetan kozinatzeko modua erakutsiz.
Boulevardeko stoan egingo duten programazioak jarduera ludikoak, tailer-gastronomikoak eta -artistikoak izango ditu, baita arroz-dastatze bat ere; eguna sari-banaketagaz amaituko dute. Herritarren partaidetzaz, kulturartekotasunez eta bizikidetzaz betetako jardunaldia espero dute auzotarrek eta parte hartzen duten gizarte-erakundeek.
Leioako Udalak Munduko Arrozak antolatu du hirugarren sektoreko hainbat erakunderen laguntzagaz: Adsis fundazioa, Fidias elkartea, Estrategia Antirumores, Zabalketa, Sispred, Bidea Eginez, Bidesari, Sortarazi, Unrwa eta Core Fundazioa.
Egitaraua:
- 10:30 Sukaldarientzako tarteen banaketa.
- 11:00 - 13:00 Henna eta te tailerrak.
- 11:00 - 12:00 Maskara tailerra Karina Senatoregaz.
- 11:00 - 12:30 Palestinako gastronomia tailerra Ahanzturaren aurkako errezetak.
- 13:00 Manifestuaren irakurketa.
- 13:15 Leioako ikasleek sortutako puzzlearen aurkezpena.
- 14:00 - 14:30 Arroz-dastatzea (lau sarigaz).
- 14:30 Arroz herrikoia.
- 15:00 Umoreen aurkako interakzio jokoa.
- 15:30 Sari-banaketa.
- 16:00 Agharas musika taldearen kontzertua.
- 17:00 Mikro irekia.
- 18:30 Jaiaren amaiera.