Izan ere, ospakizunak beti izaten dira une egokiak atzera begiratzeko, ordura arte egindakoak errepasatzeko eta emozio eta harrotasun-puntu batekin ibilitako bideak gogoratzeko. Eta harro gaude, batez ere, Leioako gazteei urte luzez toki seguru bat eman zaielako, bertan kirola egiteko eta nortasuna garatzeko aukera emanda.
Baina data biribilek aurrera begiratzeko ere balio dute. Eta horretan jarri nahi dut azpimarra. Etorkizunerako desio-eskaera horretan, nahiko nuke Leioa Waterpolo leioaztarrentzako erreferente izaten jarraitzea, eta Leioako ume eta nerabeentzako gune seguru eta erosoa izatea. Eta horiek, mundu gero eta nahasiago eta bortitzago honetan, ez dira erronka makalak.
Hortaz, hurrengo 25 urteetan umeak eta nerabeak erdigunean jar ditzagun; eta senti dezatela mundua, baloi eta igerileku baten bueltan askoz politagoa dela. Goazen, ba!
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.