Datozen egunetan, herriko dendakaz lotutako joko mentalen aldizkaria jasoko dute herritarrek euren etxeetan. Gainera, antzeko jarduerak dituzten formatu handiko panelak jarriko dituzte Leioako gune estrategikoetan, hala nola Juan de Ajuriagerra plazan Lamiakon, Manuel Irujo plazan Txorierrin eta San Bartolome elizan, besteak beste. Kanpainak presentzia izango du Udaleko sare sozialetan ere, haren irismena eta ikusgarritasuna areagotzeko.
Ekimenak bat egiten du azaroaren 30ean amaitu zen Leioa Indartu Bonoa kanpainaren arrakastagaz, Udalak hurbileko merkataritzagaz duen konpromisoa berretsiz. Arduradunen hitzetan, proposamenak negozio horiek eragile ekonomiko eta komunitateko bizikidetza-gune gisa duten funtsezko zeregina nabarmentzen du.