Leioan programazio zabal bategaz eta berdintasunaren aldeko konpromiso berrituagaz ospatuko dute martxoaren 8a

Ander Zarraga 2025ko mar. 3a, 12:45

Martxoaren 8ko elkarretaratzeak Errekalde plazan egingo dituzte. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta. Azpimarratu dutenez, aurtengo ospakizunak esanahi berezia du, Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrenagaz bat egiten baitu, mugarri bat dena genero-berdintasunaren aldeko borrokan.

Egitaraua martxoaren 6an, egunean, hasiko da Kultur Leioan Todo fenomenal tailerragaz, bertaratzen direnentzako sorpresak ekarriko dituen jarduera. Hurrengo egunean, martxoaren 7an, barikua, elkarretaratzea egingo dute Errekalde plazan, herriko ikastetxeei zuzenduta, eta gauean, Marcela antzezlana, Cervantesen abesti bat, taularatuko da Auditoriumean.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, hainbat jarduera izango dira: goizeko kontzentrazioa Errekalde plazan, gymkana bat Sakonetan, skate prestakuntza emakumeentzat eta kalistenia saio bat Independentzia kalean. Martxoaren 9an, domeka, VI. Emakumeen Martxak arrosaz jantziko ditu Leioako kaleak Errekalde plazatik abiatuko den martxa solidario bategaz.

Jarduera gehiago martxoan zehar

Martxoaren 8ko programazioari jarraipena emateko, Sororitatea euskal literaturan gaiari buruzko hitzaldia egingo dute martxoaren 12an, eta Andrak elkarteak bazkaria antolatu du martxoaren 13an. Gainera, martxoaren 15ean eta 22an emakumeen autodefentsa tailerra egingo dute Leioako Emakumeen Jabekuntza Eskolan.

Martxoaren 19tik apirilaren 9ra, eskola berak Machosfera desmuntatzen, maskulinitateak berreraikitzen ikastaroa emango du. Hilabeteari amaiera emateko, martxoaren 26an, udalerriko ikastetxeei zuzendutako Tenemos que hablar del porno hitzaldia izango da Auditoriumean.

Gainera, otsailaren 26tik martxoaren 10era, udal-liburutegiak berdintasunari buruzko erakusketa bibliografikoa hartuko du, eta martxoaren 3tik 9ra, Aterpe Gaztegunea Leioak M8aren ospakizuakaz lotutako beste erakusketa bat erakutsiko du.

Jarduera guztietan aldez aurretik izena eman behako da berdintasuna@leioa.eus edo laket@leioa.eus helbideen bidez, haurtzaindegi zerbitzua ere bide horietatik eskatu ahal izango da.

Ekimen horien bidez, Leioako Udalak genero-berdintasunarekiko konpromisoa berretsi gura du, emakumeak ahalduntzeko eta gizartea eraldatzeko hausnarketarako eta ekintzarako guneak bultzatuz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun