Leioako ikastetxeek elkarretaratzea egin dute Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Erredakzioa 2025ko mar. 7a, 15:17

Leioako ikastetxeetako 400 ikasle inguru parte hartu dute gaur goizean egin duten elkarretaratzean. © LEIOAKO UDALA

Elkarretaratzean Artaza Pinueta, Mercedarias, Askartza, Betiko, Txomin Aresti eta Getxo-Leioa Oinarrizko Lanbide-Heziketa Adsis Fundazioko ia 400 ikaslek parte hartu dute. Horiei Sortarazi eta GAUDE okupazio-zentroko beste 50 pertsona gehitu zaizkie, eta parte-hartzaileen artean gominola moreak banatu dituzte modu sinbolikoan.

Artaza Pinueta, Mercedarias, Askartza, Betiko, Txomin Aresti eta Getxo-Leioa Oinarrizko Lanbide-Heziketa Adsis Fundazioa ikastetxeetako 400 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute gazte leioaztarrei zuzendutako gaurko kontzentrazioan. Leioako Udalak urtero antolatzen du elkarretaratze hori, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguneko jardueren barruan. Ikasleei Sortarazi eta Leioako Gaude Okupazio Zentroko beste 50 pertsona gehitu zaizkie, eta, sinbolikoki, gominolak banatu dituzte parte-hartzaileen artean.

Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarria izan da elkarretaratzearen buru, Udalbatzako beste pertsona batzuekaz batera, besteak beste, Txelo Castellanos Berdintasun zinegotziagaz batera.

Zenbait ikaslek Erakunde Adierazpena irakurri dute, egun horren oroitzapenari buruzkoa. Alde horretatik, Leioako Udalak beste udalerri batzuegaz bat egin du 8M honetan Beijing Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena ospatzeko. Horregaz, konpromisoak eta borondateak berritzeko aukera aprobetxatzen du, Beijingen adostutako jomugak lortzeko. Izan ere, 30 urte bete dira Beijing Adierazpena eta Ekintza Plataforma egin zirenetik.

Programazioa

Gaur goizeko kontzentrazioa Martxoaren8ko ekitaldi nagusietako bat izan da, baina ez bakarra, Udalak programazio zabala antolatu baitu datozen egunetarako:

Gaur ere, martxoak 7, Marcela una canción de Cervantes antzezlana izango da Kultur Leioako Auditoriumean, 20:30ak aldera.

Martxoak 8, zapatua

  • 11:30 Kontzentrazioa Errekalde plazan.
  • 12:00 Gyncana Sakonetako kantxan.
  • 17:00 Skate prestakuntza emakumeentzat Skate Parken, ordu eta erdiko iraupenagaz.
  • 18:30 Emakumeentzako kalistenia Independentzia kaleko kalistenia parkean Kirol-jarduera horietan 150 emakumek parte hartzea espero dute.

Martxoak 9, domeka

  • 11:00 VI. Emakumeen Martxa, Errekalde plazatik abiatuta.

Egitasmo horren helburua emakumeek gizartean parte hartzeko eta pertsona gisa osorik garatzeko egiten duten borroka eta aldarrikapena ikusaraztea da, gizonekiko berdintasunean. Seigarren edizio honetan 1.077 pertsonak baino gehiagok eman dute izena.

Martxoak 12, eguaztena

  • 18:00etatik 20:00etara ororitatea euskal literaturan hitzaldia izango da Leioako Emakumeen Jabekuntza Eskolan, .

Martxoak 13, eguena

  • Andrak elkartearen bazkaria izango da. Informazio gehiago eta izena emateko Andrak elkarteak Sabino Aranan duen bulegora joan behar da (78). Astebururako, martxoak 15 eta 22, 

Martxoak 15, zapatua

  • 10:00etatik 14:00etara Leioako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak emakumeen autodefentsa tailerra antolatu du 9 eta 12 urte bitarteko neskatoei zuzenduta

Martxoak 22, zapatua

  • 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era emakume helduentzat, autodefentsa tailer saio bikoitza.

Programa ez da hor amaituko. Leioako Emakumeak Ahalduntzeko Eskolak tailerrekin jarraitzen du. Kasu honetan, martxoaren 19an eta 26an, asteazkenetan, eta apirilaren 2an eta 9an, asteazkenetan, Matxosfera desmuntatzen eta maskulinitateak berreraikitzen emango da 18:00etatik 20:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun