Aukeraketa maiatzaren 11n, domekan, iragarri zuteen, apirilaren 15etik 25era irekitako parte-hartze prozesuaren ondoren. Koloretako sugarrak su baten inguruko eszena bat da. Bertan, jantzi traadizionalakaz jantzitako bikote bat azaltzen da dantza egiten, Leioako eraikin enblematikoek inguratuta eta ospakizun horien alaitasuna gogorarazten duten kolore bizietako sugarrakaz.
Gutierrez EHUko Publizitate eta Harreman Publikoetako ikaslea da, eta gaur egun Lisboan dago, Erasmus beka bategaz. Aitorpen hori jasotzeagatik ilusioa agertu zuela azaldu dute arduradunek, baita sormen-bidea aztertzen jarraitzeko gogoa ere. Adierazi zuenez, haurtzaroan hasi zen pinturarekiko zaletasuna, batez ere amak eraginda.
Kartela artearen, diseinuaren, komunikazioaren eta jai-koadrilen arloko pertsonek osatutako epaimahai batek aukeratutako bost finalisten artean aukeratu zuen herri-epaimahaiak. Aurkeztutako lanak Kultur Leioan egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte.