Leioa tokiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen lanaren agertokia izan da

Ander Zarraga 2025ko eka. 9a, 15:06

Domekan Leioan egin zen sektoreko azokan parte hartu zuten elkarteen ordezkarien familia-argazkia. © LEIOAKO UDALA

Domekan, Jose Ramon Aektxe plazan egin duten topaketa horretan, Hirugarren Sektore Sozialeko 18 erakunde elkartu dira. Horretan, topaketarako, hausnarketa kolektiborako eta udalerri jasangarriago, inklusiboago eta parte-hartzaileago bat eraikitzeko gunea eraiki zuten.

"Komunitatea ereiten" lelopean, erakunde parte-hartzaile bakoitzak bere eguneroko lana, etengabea, kolaboratiboa eta eraldatzailea balioesteko aukera izan du domekan Leioan.

Goiz osoan zehar, herriko gune horretara hurbildu zirenek modu entretenigarri eta anitzean ezagutu ahal izan zuten erakunde horiek plazan jarritako standetan egindako lana. Gainera, hitzordu horrek balio izan zuen Leioak elkartasunaren, jasangarritasunaren eta parte-hartzearen balioakaz duen konpromisoa ikusarazteko, gogoeta egiteko, partekatzeko eta komunitatea eraikitzeko aukera emanez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun