Aurreko barikua, ekainaren 20a, egun intentsoa izan zen leioaztarrentzako: jaietako lehenengo egun handia izan zen eta muturreko tenperaturak egon ziren gauera arte. Hala ere, herritarrek festa hasierari egundoko harrera egin zioten eta pozarren kuadrillen jaitsiera egin zuten. Mota guztietako mozorroak, dantzak eta karrozak ikusi genituen. Hona hemen, barikuan izoztutako kuadrillen irudiak!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!