Atzo iluntzean, Gure Ohiturak Dantza Taldea eta Leioako Txistumanek osatutako segizioa Elexaldeko Errotatik abiatu zen segizioa, euskal mitologiako pertsonaia, dantza eta musikak lagunduta. Arriena parkean, suaren piztegaz batera traka ikusgarri batek udako solstizioari agurra eman zion. Gauerdian, txosnetan akelarre eta erromeriagaz jarraitu zuen festak.
Gaur ospatzen ari diren San Juan egunagaz batera amaituko dira Leioako jaiak. Lehenik, meza nagusia ospatu dute San Juan Bataiatzailearen Parrokian, ohorezko aurreskua eta parrokiako abesbatzaren parte hartzeagaz. Goizez eta arratsaldez, umeentzako jarduerak, magia, zirkua eta apar festa izan dira. J.R. Aketxe Plazan bertso topaketa eta kuadrillen arteko lehiaketa ere egin dira.
Egitaraua azken traka bategaz borobilduko dute Boulevarden, jaiak ilusioz, parte-hartzez eta kaleetako giro biziaz amaitzeko. Leioako Udalak balorazio positiboa egin du jaien inguruan, eta nabarmendu du "herritarren parte-hartzea eta elkarbizitzan bizitako egun hauek Leioaren nortasuna eta kohesioa indartzen" dutela.