Abuztuaren 21ean, eguenean, 18:00etan, txupinazoagaz emango diete hasiera Leioako San Bartolome auzoko festei. Txupina bota eta jarraian, 2. Auzo Krosa eta kale animazioa izango dute Kittu taldeagaz. 21:00etan, sardina-jana eta, 23:00etan, Oinutsik taldearen erromeria izango dituzte.
Bariku arrastian, asto-probak, Euskaber Tortilla Txapelketa famatua eta Territorio Norte eta Orekka taldeen kontzertuak izango dituzte gaua girotzeko.
Zapatuko goiza Etxebarria Aita & Semea trikitilari ezagunakaz eta euskal produktuen merkatua izango dira; aldiz, eguerdian, kantu txosneoa, apar-festa eta herri-bazkaria. Arrastian ere ez da zer egina faltako, tartean, Nonbait taldearen erromeria.
Azkenik, domekan, marmitako txapelketa famatuaren txanda izango da; arrastian, sari-banaketa, puzgarriak, asto-probak, zumba eta txokolate-jana.
Egitaraua:
Abuztuak 21, eguena
- 18:00 Txupinazoa eta jaien hasiera.
- 18:30 2. San Bartolome Auzo Krosa.
- 20:00 Kale animazioa Kittu taldeagaz.
- 21:00 Sardina-jan herrikoia.
- 23:00 Erromeria: Oinutsik.
Abuztuak 22, barikua
- 11:00 Txupinaren jaurtiketa.
- 11:00 Puzgarriak, Zalbi Aisia eta abentura.
- 12:00 Margo-txapelketaren sari-banaketa.
- 13:00 12. Igel-toka Txapelketa
- 18:30 Asto-probak
- 19:00 19. Euskaber Tortilla Txapelketa (izen-ematea karpan).
- 20:30 Tortillen aurkezpena, eta bukatzean, sari-banaketa.
- 21:30 Kontzertua: Territorio Norte.
- 22:30 Gau jaia Orekka taldearen eskutik.
Abuztuak 23, zapatua
- Goizetik, Trikitilariak Etxebarria Aita & Semea.
- 11:00 Euskal produktuen merkatua.
- 11:00 Talo-tailerra.
- 11:00 Bizkaiko Sokatira Txapelketa.
- 13:00 Kantu txosneo herrikoia.
- 13:30 Apar-festa (eskolako atean).
- 15:00 Herri-bazkaria, Trikitxotx (tiketak salgai Sanbarreko tabernan).
- 19:00 Zezen mekanikoa, Zalbi Aisia eta Abentura
- 20:30 Txelu, Mitxel & Friends.
- 23:30 Erromeria: Nonbait.
Abuztuak 24, domeka
- Goiza Zuzterrak taldeagaz girotua.
- 11:00 58. Marmitako Txapelketa.
- 11:00 Marmitako masterclass (inskripzio bidez).
- 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
- 12:45 Nagusientzako luntxa.
- 13:30 Lapikoen aurkezpena.
- 18:00 Marmitako Txapelketako sari-banaketa
- 18:00 Puzgarriak, Zalbi Aisia eta Abentura.
- 18:30 Asto-probak.
- 19:00 Zumba.
- 20:30 Txokolatada eta jaien amaiera.