Leioako San Bartolome auzoko asto-probetan, animaliek 700 kiloko harria arrastatu behar izaten dute dute, duela hamar urteko 575 kilokoaren ordez. Animalien sufrimendua etetearen aldeko ekintzaileek salatu dutenez, lehiaketan, jabeek makilak erabil ditzakete animaliei bultzada emateko, eta, 2023tik, bi makila ere hautsi daitezke astoen bizkar gainean. "Urte horretara arte, makila bat hausten bazuten animaliari joka, makilarik gabe geratzen ziren", gogoratu dute.
Leioa Animaliekiko Tratu Txarren Aurka ekimenak gogor salatu du jarduera hori, animaliei sufrimendu handia eragiten dielako: kolpeak, zauriak, zarata eta baldintza gogorrak direla eta. Hala, alternatibak proposatu ditu, hala nola giza-proba, "euskal tradizioari lotuta eta dagoen probalekuari erabilera emango liokeelako".
Gogoratu dutenez, 2019an, 45.040 sinadura bildu zituzten Change.org plataforman proba horiek udal jaietatik kentzeko, eta antzeko ekimenek ere "babes handia" izan dute azken urteetan. Hala ere, ekintzaileek salatu dute ez Leioako Udalak ezta San Bartolome auzoko jai-batzordeak ere ez dutela onartu animalien aurkako tratu txarrak antolatzen eta diruz laguntzen ari direla.
Horregatik, ekimenak herritarrak eta komunikabideak animatu ditu aste-akabu honetan egingo diren probetan argazkiak eta bideoak egitera, egoera dokumentatzeko.
😡🐴 Muelen a palos a un pobre burro para que mueva una pesada piedra. A esta cruel tradición se la conoce como #AstoProbak
— PACMA (@PartidoPACMA) August 27, 2019
Desde PACMA pedimos el fin de espectáculos donde se maltrate a los animales.
🔃 Si a ti también te indigna ¡COMPARTE este vídeo! pic.twitter.com/jUz77HUccX