Egitaraua

Ondizko jaien txanda izango da irailaren 5etik 9ra

Ander Zarraga 2025ko ira. 1a, 12:16

Besteak beste, aurresku eta maikailao txapelketak izango dira jaiotako hitzordurik esanguratsuenak. © LEIOAKO UDALA

Barikuan abiatuko dituzte Leioako Ondiz auzoko festak, eta irailaren 5etik 9ra hartuko du jaien egitarauak. Egun horietarako hainbat jarduera prestatu dituzte, tartean, oso ezagunak diren makailao eta aurresku txapelketak. Horregaz batera, domekan waterpolo Eguna ere izango dute. 

Egitaraua:

Irailak 5, barikua

  • 18:00 Txupinazoa, eta, ostean, umeentzako ekintzak.
  • 20:00 Txistorrada.
  • 23:30 Show-salseoa.

Irailak 6, zapatua

  • 09:00 LVII. Bizkaitar Erara Makailao Txapelketarako lursailen zozketa.
  • 11:00 Umeentzako ekintzak.
  • 14:00 Makailao kazolen aurkezpena.
  • 16:00 Igel-toka txapelketa.
  • 18:00 Makailao txapelketako sari-banaketa.
  • 22:30 Kontzertuak: Los platero (Platero y Tú taldeari gorazarre) eta Papiro blues (garai guztietako hard rock onenari gorazarre).

Irailak 7, domeka

  • 11:00 Waterpolo Eguna.
  • 19:00 LXII. Bizkaiko aurresku txapelketa. XVI Emakumezkoen Ondizko aurresku txapelketa.

Irailak 8, astelehena
Andra Mari Eguna

  • 11:00 Txistulariakaz kalejira.
  • 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 13:00 Nagusientzako luntxa.
  • 17:00 Gora eskola kirola! Umeentzako ikuskizuna: disko festa… anima zaitez eta zure klubeko kamisetarekin etorri, sorpresak izango dira!

Irailak 9, martitzena
Andra Maritxu

  • 11:00 Txistulariekin kalejira.
  • 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 17:30 Tardeo happy hour…. 80, 90 eta 2000 urteetako klasikoak. Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun