Egitaraua

Irailaren 10etik 14ra ospatuko dituzte Udondoko festak!

Ander Zarraga 2025ko ira. 4a, 10:05

Zapatua izango da jaien egun handia, askotariko lehiaketa eta aisialdirako proposamenakaz. © LEIOAKO UDALA

Irailaren etorreragaz batera, Leioako auzoetako festak ere hasten dira. Lehenengo, Ondizko festen txanda da, eta, horien ostean, hilaren 10etik aurrera, Udondoko Tolentinoko Nikolas Deunaren txanda izango da. Festek iraungo duten lau egunetarako hainbat jarduera prestatu ditu jai-batzordeak, besteak beste, kontzertuak eta Udondoko XV. Paella Txapelketa.

Egitaraua:

Irailak 10, asteazkena

  • 11:00 Txupinazoa
  • 12:00 Meza Ondizko baselizan
  • 12:00 Kalejira Haize Berri taldeagaz
  • 13:00 Ohorezko Aurreskua eta ikurrinaren igoera
  • 13:30 Udondoko nagusientzako luntxa

Irailak 12, barikua

  • 11:00 Txupinazoa
  • 12:00 Kalejira Haize Berri taldeagaz
  • 18:00 Gure Ohiturak dantza taldearen emanaldia
  • 19:30 Txorizo jana txosnagunean
  • 21:00 Kontzertuak: Ilberri, LenagoII eta Nazka

Irailak 13, zapatua

  • 09:30 Txupinazioa
  • 09:30 Udondoko XV. Paella Txapelketaren hasiera (Jai Batzordeak egina). Izen-ematea: 9:30–11:30
  • 10:00 Kalejira Haize Berri taldeagaz
  • 10:30 Nekazal produktuen eta artisauen erakusketa
  • 11:00 Antzinako kotxe eta motorraren erakusketa
  • 12:00 Puzgarriak eta umeentzako jolasak Euskal Etxeen Plazan
  • 12:00 Bertso zirikatzaileak
  • 12:00 Kalejira trikitixa talde alokarekin
  • 13:00 Udondoko Txikiteroen poteo musikatua
  • 14:30-15:00 Paellen aurkezpena
  • 17:00 Udondoko XV. mus txapelketa
  • 17:00 Talos egiteko tailerra
  • 18:00 Txikientzako talo-tailerra
  • 18:30 Udondoko VII. Igel-toka txapelketa (izena ematea: 18:00–18:30 arte)
  • 19:30 Txokolatada jantokian
  • 20:30 Paella eta igel-toka txapelketetako sari-banaketa
  • 22:00 Erromeria Nonbait taldeagaz

Irailak 14, igandea

  • 11:30 Txupinazoa
  • 13:00 Kontzertua: The Half Nelsons
  • 17:30 Antzerkia txosna-gunean: Piraten Istorio Bat
  • 18:30 Leioako Musika Bandaren kontzertua Udondoko Bulebarrean
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun