Halaber, jakinarazi dute unibertsitateko ikasle eta langileez gain, beste hainbat erabiltzailek jasaten dutela egoera hau, Leioako Barandiaran institutuko ikasleek berbarako, askok unibertsitateko autobusa hartzen dutelako ikastetxera iristeko.
Jauzi Ekosozialetik "oso larritzat" jotzen dute jazotakoa, eta adierazi dute argi erakusten duela "Bizkaiko Foru Aldundiak garraio publikoko erabiltzaileekiko duen mespretxua". Halaber, horren inbertsio faltak garraio publikoa erabiltzen dituzten ikasleak desabantaila egoera batean kokatu dituztela nabarmendu dute, klase orduak galduz eta estresa eraginez. "Autoaren erabilera bultzatuko lukeen itsasadarraren azpiko tunelaren proiektuarekin milioiak eta milioiak xahutu nahi dituen bitartean, Bizkaiko Foru Aldundia ez da gai unibertsitatera joateko garraiobide publiko duin bat eskaintzeko", deitoratu du.
Hala, taldeak Bizkaiko Foru Aldundiari irmo eskatu dio itsasadarraren azpiko tunela eta gainontzeko autobide proiektu berriak bertan behera uzteko eta garraio publikoaren aldeko apustua egiteko.