Ekimen honetan parte hartu gura dutenek irailaren 26ra arte daukate izena emateko, Sortarazi bulegoan (Ibarrabarri D2 poligonoa, Leioa) edo online honen formulario bidez egin dezakete.
Goizeko 10:30ean hasiko da hitzordua, taldeentzako guneen banaketagaz, eta egun osoan zehar umeentzako eta helduentzako hainbat jarduera egingo dituzte, hala nola zurrumurruen aurkako interakzio jokoa, henna- eta te-tailerrak, haurrentzako zeramika- eta fruta-brotxa tailerrak eta Oporrak Bakean programaren inguruko informazio gunea ere egongo dira. 13:00etan, manifestua irakurriko dute eta 13:15ean puzzlearen aurkezpena egingo da.
Alde gastronomikoaren une nagusia 14:00etan izango da arroz-dastatzeagaz batera, eta 14:30ean arroz herrikoia banatuko da ADSIS Fundazioaren eskutik.
Arratsaldean, musika eta dantza izango dira nagusi: Amazoniako dantzak, Txikiak eta Gure Ohiturak taldeen saioak eta Nopal zulatuaren alabaren emanaldia, 18:15ean amaiera ekitaldiagaz batera.
Ekimen honek ADSIS Fundazioa, ADSIS Fidias, Core Fundazioa, Sortarazi, Bidesari eta Espeziak Topa! bezalako erakundeen babesa du. EAEko hainbat udalerritan egiten den Munduko Arrozak erreferentziazko hitzordua bilakatu da Leioan da, kulturartekotasuna, bizikidetza eta herritarren parte-hartzea sukaldearen, musikaren eta kulturaren bidez uztartzen baititu.