Apirilaren 17tik 19ra

Bueltan da Txakomic! Sormena eta dastamena uztartzen dituen hitzordua

Ander Zarraga 2026ko apirilaren 17a

Jaialdiak Bizkaiko txakolinaren, gastronomiaren eta komikigintzaren arteko lotura sendotzen jarraitzen du, edizio honetan Galizia gonbidatu berezi gisa hartuta. © TXAKOMIC

Mendibile Jauregiak eta Bakioko Txakolinguneak Txakomic jaialdiaren edizio berria hartuko dute aste-akabu honetan, apirilaren 17tik 19ra. Betan, Bizkaiko Txakolina eta Galiziako produktuak dastatzeko aukera egongo da, marrazkilari eta ilustratzaileen lanakaz lagunduta.

 

Leioak gastronomia eta sormena uztartzen dituen hitzordu berezia hartuko du aste-akabuan: Txakomic. Egitasmoaren helburua Bizkaiko Txakolina modu berritzailean sustatzea da, bineten munduagaz eta kalitatezko gastronomigaz bat eginez. Aurten, Galiziako produktuek protagonismo berezia izango dute dastaketa eta sukalde-erakustaldi (showcooking) desberdinetan.

Aste-akabuko plater nagusietako bat zapatuan egingo duten azoka izango da, baina egitarauak dastaketa gidatuak, haurrentzako tailerrak, kontzertu marraztuak eta liburu aurkezpenak ere biltzen ditu.

Egitaraua:

Apirilak 17, barikua

  • 19:00 Bizkaiko Txakolina eta Galiziako gazten dastaketa gidatua, Mamen Moreu irudigileak girotuta. (Prezioa: 15euro). Lekua: Mendibile Jauregia.

Apirilak 18, zapatua

  • 12:00 – 15:00 / 17:30 – 20:00 ZURRUT! Komiki eta ilustrazio azoka. Lekua: Mendibile Jauregia.
  • 12:00 Showcooking-a: Galiziako itsas eta mendi gastronomia eta Bizkaiko Txakolina, Susanna Martin irudigileagaz. (Prezioa: 15euro). Lekua: Mendibile Jauregia.
  • 13:00 Kontzertu marraztua: Terra Nai (folk musika) eta Char-lee Mitto (irudigilea). (Doan). Lekua: Mendibile Jauregia.
  • 18:00 "Maskarada" umeentzako tailerra (4-12 urte), Ruth Juanegaz. (Prezioa: 6euro). Lekua: Mendibile Jauregia.
  • 18:30 “Saltsa Nostra” komiki formatuko lehen euskal sukaldaritza liburuaren aurkezpena eta dastaketa. (Prezioa: 5euro). Lekua: Mendibile Jauregia.

Apirilak 19, domeka

  • 12:00 Showcooking-a: "Bizkaitik Galiziara, zaporez betetako bidea", Raisa Alava irudigileagaz. (Prezioa: 15 euro). Lekua: Txakolingunea (Bakio).
  • 12:00 "Beirateak" haurrentzako tailerra (4-12 urte), Bea Apariciogaz. (Prezioa: 6 euro). Lekua: Txakolingunea (Bakio).
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun