26. Umore Azokaren egitaraua, egunez egun

Ander Zarraga 2026ko maiatzaren 15a

Beste urte batez, Leioako Umore Azokak 100 ikuskizun inguru izango ditu Leioako kaleetan.

Leioako Umore Azokak ikuskizunak, sormena eta ezustekoak bueltan dakartza herriko kaleetara.  Domekara bitartean, herriko txoko, plaza eta parke nagusiak aire zabaleko agerleku handi bihurtuko dira, Euskal Herriko zein nazioarteko konpainia puntakoenen eskutik kalitatezko kulturaz gozatzeko aukera eskainiz.

Aurtengo egitarauak diziplina ugari biltzen ditu adin guztietako ikusleentzat, besteak beste, kale-antzerkia, dantza garaikidea, zirkua, performance berritzaileak eta clown ikuskizun dibertigarriak. Antolatzaileek gogorarazi dute saio gehienak doakoak eta parte-hartzaileak direla, herritarrak eta bisitariak kulturaren parte aktibo bihurtzeko asmoz. Emanaldi nagusiak goizetik gauera arte egingo dituzte, Leioako txoko bakoitzean ezusteko artistiko bat bermatuz. Euria egiten badu, baliteke emanaldien kokapenetan aldaketak egotea.

Egitaraua:

Maiatzak 14, eguena

Maitzak 15, barikua

Maiatzak 16, zapatua

maiatzak 17, domeka

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun