Ez da aspertzeko tarterik egongo: marmitako eta tortilla txapelketak, sokatira, herri-bazkaria, buruhandiak, puzgarriak, kontzertuak eta erromeriak izango dira, besteak beste. Gainera, egunero musikak txosnan jarraituko du itxi arte. Beraz, aukeratu zapia, batu kuadrillagaz eta prestatu jaietarako!
Abuztuak 21, barikua
- 17:30 Txupinazoa eta jaien hasiera
- 18:00 III. San Bartolome Auzo Krosa
- 19:30 Musika Berakatz taldeagaz
- 20:30 Sardinada herrikoia
- 22:00 Moonshine Wagon taldearen kontzertua
- 23:30 Orekka erromeria
Ostean, musika txosnan itxi arte
Abuztuak 22, zapatua – Kapela Gaua
*Eguerdian, buruhandiak
- 11:30 Puzgarriak
- 11:30 Bizkaiko Sokatira Txapelketa
- 12:00 Arrapaladan trikitia
- 15:00 XVI. Herri Bazkaria
- 17:30 Bingo musikatua
- 19:30 Txelu & Friends
- 23:30 Nonbait erromeria
Ostean, musika txosnan itxi arte
Abuztuak 23, domeka
*Eguerdian, buruhandiak
- 11:00 LIX. Marmitako Txapelketa
- 11:00 Umeentzako marmitako masterclassa
- 11:00 Goiza girotzen, Susterrak taldea
- 18:00 Marmitako Txapelketako sari-banaketa
- 18:30 Asto-probak
- 18:30 Zumba
- 20:30 Mariachi Azteca mariatxiak
- 22:00 Gazte kontzertua: Zetalau eta S.A.D.
- 23:30 Musika txosnan itxi arte
Abuztuak 24, astelehena
*Eguerdian, buruhandiak
- 12:00 Meza santua
- 13:00 Nagusientzako luncha
- 13:30 XIII. Igel Txapelketa
- 13:30 Margo Txapelketako sari-banaketa
- 18:00 Puzgarriak
- 18:30 Asto-probak
- 19:00 XX. Euskaber Tortilla Txapelketa
- 21:00 Tortilla Txapelketako sari-banaketa
- 22:00 Oinutsik erromeria
Ostean, musika txosnan itxi arte