Jaietako egitaraua
Abuztuak 11, barikua
- 16:00 Lemoizko XXVI. Udako Criteriuma txirrindularitza-lasterketa.
- 17:30 Puzgarriak.
- 20:30 Txupinazoa eta jaien hasiera.
- 21:00 Sardina-jana.
- 22:00 Mariachiak.
- 23:30 Patata-dantza, ume eta helduentzat, txosnan.
Abuztuak 12, zapatua
- 11:00 Kalejira, trikitilariakaz.
- 12:00 40. Paella Txapelketaren hasiera. Antolatzaileek ura emango dute; egurra, barbakoa, gas-sukaldetxoak eta bestelakoak parte-hartzaileek jarri beharko dituzte.
- 12:00-14:00 Ur-puzgarriak, 1 eta 12 urte bitarteko umeentzat.
- 14:30-15:00 Paellak aurkezteko epea.
- 16:00-18:00 Ur-puzgarriak , 1 eta 12 urte bitarteko umeentzat.
- 17:00 40. Mus Txapelketa Perulorekin. Ondoren, sari-banaketa.
- 18:30 Bits-festa.
- 20:30 Paella Lehiaketaren sariak banatuko dituzte.
- 22:00 Urtza DJa.
Abuztuak 13, domeka
- 11:00 Meza.
- 12:00 Umeentzako frontenis-txapelketa.
- 17:30 Binakako XVII. Briska Txapelketa eta sari-banaketa.
- 17:30 54. Tute Txapelketa. Ondoren, sari-banaketa.
- 20:30 Saiheski-jana.
- 22:00 Musika, txosnan.
Abuztuak 14, astelehena
- 17:00 Nazioarteko 45. Tortilla Txapelketaren hasiera.
- 19:00 22. Frontenis Txapelketaren finalak.
- 21:00 Tortilla-txapelketaren sari-banaketa.
- 22:00 Musika-jartzailea.
Abuztuak 15, martitzena
- 11:00 Meza nagusia, Andra Mariren omenez.
- 11:00 Kalejira, trikitilariakaz.
- 11:30 Nekazaritza eta Artisautza Azoka.
- 12:00 Umeentzako sukaldaritza, grafiti-saioa eta zenbait tailer.
- 17:30 Herri-krosa. Hiru maila egingo dituzte: 3 eta 6 urte bitartekoa, 7 eta 13 urte bitartekoa eta nagusiena.
- 20:30 Txokolate-edana.
- 21:30 Jaietako zozketa eta bingoa.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 22:30 Jaien amaierako traka.
Abuztuak 16, eguaztena
- 11:00 Zendutakoen omenezko meza.
- 11:30 Herriko aitita eta amamentzako hamaiketakoa.
Abuztuak 19, zapatua
- 14:30 Herri-bazkaria.
- 16:30 Bazkalostean, musika-talde batek joko du.
- 18:00 Bingo berezia.
- 20:00 Txokolate-edana.
Oharra: Egitaraua behin-behinekoa da; aldaketaren bat egon liteke.