Udako jaiak 2017

Bost egunean dantzan ibiltzeko jaiak ospatuko dituzte Armintzan

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 7a, 16:04

Txapel Reggae jaialdia ospatuko dute zapatuan. © BORJA AGUDO

Uztailaren erdialdean hasiko dira Armintzako Karmen jaiak eta, aurton ere, musika jamaikarra ardatz duen jaialdia izango da festetako protagonista. Txapel Reggae jaialdia ospe handiko ospakizuna da gure inguruan; hala ere, adin guztientzako hamaika aukera ere egongo da egunotan kostaldeko auzo horretan.

Uztailaren 12an emango diote hasiera karmenei, 18:30ean, txupinaren jaurtiketagaz. Ondoren, lau egunetako etengabeko egitaraua egongo da auzokideen zein inguruko herrietatik ospakizunera hurbildutako gizon-emakumeentzako, hala nola langostino-jana, triatloia, umeentzako puzgarriak, pintxo-lehiaketa, poteoak, zumba-festa, sardina-jana eta auzotarrentzako askotariko txapelketak.  

Txapel Reggae jaialdiaren XXVII. edizioa ospatuko dute aurten, eta, urtero legez, nazioarteko zein Euskal Herriko talde ugari etorriko dira Armintzara. Ostera, reggaez gainera, bestelako jardueraz ere disfrutatu ahal izango da, berbarako: skateaz eta Sound System musikaz.

Egitaraua:

Uztailak 12, eguaztena

  • 18:30 Txupin-jaurtiketa, eta jaien hasiera.
  • 19:00 Triatloi herrikoia.
  • 20:00 Zumbatoia.
  • 20:30 Langostino-jana, txosnan.
  • 22:00 Umeentzako eta nagusientzako probak.
  • 23:00 Musika, txosnan.

Uztailak 13, eguena

  • 12:00 Umeentzako jolasak, txosnan.
  • 17:00 Rally umoristikoa txosnan.
  • 17:30 Tortilla-txapelketa (14:00-15:00: izen-ematea, txosnan; 17:30: aurkezpena, eta 22:00: sari-banaketa).
  • 19:00 Bertso-triki-poteoa, tabernaz taberna; Txosnan hasi, eta bertan amaituko da ibilbidea.
  • 20:00 Txitxi-burruntzia, txosnan.
  • 23:00 Kontzertua, talde sorpresa.

Uztailak 14, barikua

  • 12:00 Umeentzako puzgarriak.
  • 12:30 Tabernen arteko VI. Pintxo Lehiaketa Mundiala.
  • 16:30 Umeentzako puzgarriak.
  • 19:30 Pala partiduak.
  • 16:30 Umeentzako puzgarriak.
  • 22:00 XIII. Matxakao Lehiaketa, tabernetan.
  • 23:00 Dantzaldia, Urrats erromeriagaz.
  • 01:00 Patatadantza.

Uztailak 15, zapatua

  • 12:00 Ragga Cuping skate jaia, skate-parkean.
  • 12:30 Rasta-poteoa herriko kalerik kale, Batukale perkusio-taldeak lagunduta.
  • 16:00-21:00 Sound System, skate-parkean.
  • 20:00 Sardina-jana, txosnan.
  • 22:00 Armintzako Txapel Reggae jaialdia:
    • Macka B & Roots Ragga Band (Erresuma Batua)
    • The Mighty Jah Observer (Jamaika eta Erresuma Batua)
    • The Hotknives (Erresuma Batua eta Jamaika)
    • Danny Red & Irregular Roots (Zaragoza)
    • Skabidean (Nafarroa)

Uztailak 16, domekan

  • 13:00 Nagusientzako hamaiketakoa.
  • 13:30 Bizirik dirautenakaz poteoa.
  • 17:30 Karmengo Amabirjinaren omenezko meza.
  • Ondoren, itsasora prozesioa, txistulariakaz, eta jarraian, kukaña eta txalupen lasterketa.
  • 19:00 Zumba-festa, agerlekuan.
  • 20:00 Sardina-jana, txosnan. Ondoren, sarien banaketa eta otarrainaren zozketa.
  • 22:30 Txokolatea banatuko dute, txosnan; eta horren ostean bideo-emanaldia egongo da.
  • 00:00 Jaien amaierako traka.

 

Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun