Arantza Tapiaren arabera, industriaren ikuspuntutik "hondamendi" egoeran dagoen gune bat "berreskuratu eta jarduera ekonomiko ezberdin eta jasangarri bat jarriko dugu martxan", lanpostuak eta aberastasuna sortzeko aukeragaz.
Bertan askotariko espezieak haztea teknikoki zein teknikoki bideragarri ote den aztertzeko ikerketa bat egin du Aztik, eta benetan "egingarria" eta "bideragarria" dela egiaztatu dute. Hartara, instalazio horiek akuikulturan erabiltzeko birmoldatzea proposatu dute.
Aztiko ordezkariak azaldu duenez, azpiegiturak ur hartuneak ditu eta bertan enpresa bat baino gehiago kokatzeko adina espazio du, merkatuan eskaera handia duten espezieak ekoizteko. Gainera, poligonoaren garapenerako eredurik interesgarriena mistoa da, akuikulturaren ekoizpena eta berrikuntza teknologiko sektore-anitzekoa konbinatuko lituzkeena.
Oraindino ez dago proiektu zehatzik adostuta; hala ere, Rogelio Pozok aurreratu du badaudela hainbat inbertsiogile interesatuta horretan, EAEkoak zein Europakoak.