Bertan, Tor Magoak magia-erakustaldia egingo du denen gozamenerako. Ostean, Beti Martxan disko-festa egongo da, 17:00etatik 19:00etara. Amaitzeko, txokolatea banatuko dute bertaratuko diren denen artean, 19:00etatik 20:00etara.
Abenduaren 3a izanda Euskararen Nazioarteko Eguna, Euskal Herriko txoko askotan eta askotan ekitaldiak antolatzen dira. Hala, Lemoizen ere euskarari gorazarre egingo diote egunean bertan: lehenengo hitzordua 16:00etan ipini dute, Armintzako frontoian.
Bertan, Tor Magoak magia-erakustaldia egingo du denen gozamenerako. Ostean, Beti Martxan disko-festa egongo da, 17:00etatik 19:00etara. Amaitzeko, txokolatea banatuko dute bertaratuko diren denen artean, 19:00etatik 20:00etara.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!