Uztailak 11, eguaztena
- 18:30 Suziria botatzea eta jaien hasiera.
- 19:00 XII. Triatloi herrikoia, Lemoizko Gure Esku Dago taldeak babestuta.
- 21:30 Otarrainxka-jana, txosnan.
- 23:00 Musika, txosnan.
- 00:30 Helduei begirako probak, txosnan.
Uztailak 12, eguena
- 12:00 Umeei begirako jolasak, txosnan.
- 14:00-15:00 Tortilla-txapelketan izena emateko epea, txosnan.
- 17:00 Umore-rallya, txosnan.
- 17:30 Tortilla-txapelketaren aurkezpena.
- 19:00 Bertso-triki-poteoa, tabernaz taberna (txosnan hasi, eta txosnan amaitu).
- 20:00 Tortilla-txapelketaren sari-banaketa.
- 21:30 Txitxiburruntxi-jana, txosnan.
- 23:00 Kontzertuak, txosnan.
Uztailak 13, barikua
- 12:00 Umeentzako puzgarriak, frontoiaren ondoan.
- 12:30 Tabernen arteko VII. Pintxo Lehiaketa Mundiala.
- 16:30 Umeentzako puzgarriak, frontoiaren ondoan.
- 19:30 Pala-partidak.
- 22:00 XIV. Matxakao-lehiaketa, tabernetan.
- 23:00 Dantzaldia, Trikitizo taldeagaz, herriko portuan.
- 01:00 Patatadantza eta dantzaldia.
Uztailak 14, zapatua
- 12:30 Rasta-poteoa, Batukale Samba (Euskal Herria) perkusio-taldeagaz.
- 13:00 Ragga Cooping Skate Jaia.
- 13:30 Dancehall klasea, txosna aurrean.
- 16:00 Musika-emanaldiak, Dub Stage agertokian, skate-parkean: Jah Youth Feat. Empress Uwimana & Prince Livijah (Erresuma Batua), King-burning (Italia/Euskal Herria), Bassherri Sound System (EH) eta Powerwd by: Thunder Clap Sound System (Erresuma Batua).
- 20:00 Sardina-jana, txosnan.
- 22:30 Kontzertuak, Biobizz Portua Stage-an: Queen Omega & The Next Generation Family Band (Trinidad eta Tobago / Alemania), Awa Fall & The Sound Rebels (Senegal / Italia), Inés Pardo & Lone Ark Riddim Force (Kantabria, Espainia), Mad Muasel meets Chalwa Band (Euskal Herria) eta Caya (Erresuma Batua).
Uztailak 15, domeka
- 13:00 Amamentzako eta aititentzako hamaiketakoa.
- 13:30 «Bizirik dirautenentzako» poteoa.
- 21:00 Bideo laburren emanaldia, txosnan.
Uztailak 16, astelehena
- 18:00 Karmengo Amabirjinaren omenezko meza. Ondoren, itsas prozesioa, txistulariakaz; ostean, ur-jolasak: kukaña eta etxean egindako txalupen lasterketa.
- 20:00 Sardina-jana, txosnan.
- 20:30 Otarrainaren zozketa, txosnan.
- 22:30 Txokolate-edana, txosnan.
- 00:00 Jaien amaierako traka.