Orain arte, ume eta gaztetxoentzako mendi talde bat zen Etzandarri baina, gogoeta baten ondoren, hemendik aurrera adin mugarik ez du izango eta bere baldintza bakarra euskaraz aritzea baino ez da izango.
Beste aldetik beste berritasun bat ere izango du aurtengo denboraldiak; irteerak bi kategorietan bereiziko dira: xendazaletasuna eta mendizaletasuna, eta, horretaz gain, zailtasun maila bat egokituko zaie.
Maiaga (403 metro) eta Bizkaigane (387 metro) Errigoititik
KATEGORIA: Xendazaletasuna.
ZAILTASUNA: Erreza.
DISTANTZIA: 9 kilometro.
NOIZ: Urtarrilak 23.
NON: Armintzako bus geltokian.
ORDUA: 09:30etan Armintzan. (Errigoitin 10:00etan gutxi gora behera).
BUELTA: 17:00an Armintzan.