Torneoan sei bikotek parte hartu dute, tartean, Madariagak eta Urrituak lemoiztarrek ere osatutakoa. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu eta Innpalak antolatutako 2022ko Nazioarteko Bizkaia Open Txapelketa apirilaren 2an hasi zen Bizkaia Frontoian. Txapelketak 10 jardunaldi izan ditu eta Bizkaiko sei pilotalekutan jokatu da: Bilboko Bizkaia Frontoia, Larrabetzun, Plentzian, Sopelan, Armintzan eta Zierbenan.
Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak eman zizkien txapelak pilotariei. Era berean, zapatuan, txapelketako hirugarren eta laugarren postuak ere jokatu ziren, kasu horretan, Fusto eta Ruiz eta Maldonado eta Gordonen artean; partidan Fusto eta Ruiz atera ziren garaile.