Udal-hauteskundeak 2023

Jesus Mari Arizmendi izango da Lemoizko EH Bilduko alkategaia

Nahia Martinez Gondra 2023ko ots. 15a, 11:45

Lemoizko udaletxea. © LEMOIZKO UDALA

2023ko udal-hauteskundeetarako, Jesus Mari Arizmendi Bastarrika izango da Lemoizko EH Bilduko hautagaia.

Arizmendik 62 urte ditu, Biokimikako doktorea da, eta Leioako EHUn egiten du lan irakasle eta ikerlari moduan. 1999tik 2003ra Lemoizko eskola zabaltzeko lanean ibili zen, eta, gerora, eskola ireki zutenean, 2003tik 2012ra Gurasoen Elkarteko partaide izan zen. Bestalde, euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ekimenen antolaketan parte hartu du:  Koixi Euskera taldean, Korrikan eta Euskaraldian, besteak beste. Horrez gain, Gure Esku Dago dinamikako partaide izan da eta 2017ko herri kontsulta antolatu zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun