Hondakinen karakterizazio-jarduerarako, bertan izango diren ingurune-hezitzaileek karakterizatu beharreko lagina hartu ondoren, poltsa guztiak irekiko dituzte, eta edukia sei koloretako edukiontzietan sailkatuko dute. Hala, lortutako datuak, momentuan bertan erakutsiko dituzte.
Ekintza hau, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak antolatu du Aste Berdearen harira, eta mankomunitatea osatzen duten beste udalerrietan ere ospatuko da.