Egitaraua

Andrakako San Frantzisko jaiakaz herritarrek ongietorria egingo diote udagoienari

Nahia Martinez Gondra 2023ko ira. 29a, 09:00

Urriaren 4tik 16ra bitartean San Frantzisko jaiak ospatuko dituzte Andrakako auzotarrek. cc-by FREEPIK

Uda bukatu arren, oraindino ez dira auzo guztietako jaiak bukatu. Hala, Andraka auzoko herritarrek plan ezin hobea dute hilabeteari hasiera emateko: urriaren 4tik 16ra bitartean San Frantzisko jaiak ospatuko dituzte. Besteak beste, puzgarriak, umeentzako herri-kirolak, baita ume eta nagusientzako mendi martxa bat ere antolatu dute. Modu horretan, natura, ohiturak eta musika elkartuko dituzte udagoienean ere jaiez gozatzeko.

Urriak 4, eguaztena

  • 12:00 Meza santua.
  • 12:30 Hamaiketakoa herriko eskolako trikitilariek alaituta.

Urriak 7, zapatua

  • 16:30 Txupina.
  • 17:00 Puzgarriak.
  • 17:30 Herri-kirolak umeentzako.
  • 19:30 Musika festa Humberto mariatxiagaz. Talo postua, jatekoa eta edatekoa denontzako doainik.

Urriak 8, domeka

  • 10:00 Mendi martxa ume eta nagusientzako Etzandarriko Mendi Kirol taldeak antolatuta. Irteera Andrakako probalekutik.
  • 12:30 Hamaiketakoa herriko eskolako trikitilariek alaituta.

Urriak 13, barikua

  • 21:00 Kinttopeko idi-probak. Asasdor Iruña 8Jatabe), Lekanda (Urduliz) eta Usaizti (Berritxu).

Urriak 14, zapatua

  • 21:00 Kinttopeko idi-probak. I. Lopategi (Birle), Zornotza Anaiak (Zalla) eta Korta (Gabiria).

Urriak 16, astelehena

  • 21:00 Kinttopeko idi-probak. 1. Oliden (Orio), Kamiñoko Jatetxea (Murueta) eta Soarte (Elgoibar)

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun