EGITARAUA

Armintzan jaietarako astia dago oraindino: Santo Tomas jaiak

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 9a, 13:29

Armintzako portua, udako Karmen jaietan.

Urriaren 13, 14, 15 eta 17an Armintzako Santo Tomas jaiak ospatuko dituzte, eta, aurten, haurrentzako ekintza ugari antolatu dituzte. Nabarmentzekoa da urriaren 14an, zapatuan, parkean egingo duten Merkalditxoa: haurrek salmentan jarriko dituzte oso prezio baxuan bigarren eskuko jostailuak, arropak, liburuak, etab. Hala, haurren artean diruaren kudeaketa ikasteko aukera aproposa izango da.

Urriak 13, barikua

  • 18:00 Txupinazoa.
  • 18:00 Ping-pong txapelketa parkean. Umeak eta helduak.
  • 18:30 Herri-kirolak umeentzat parkean.
  • 19:00 Ikuskizuna Luze edo Motz.
  • 20:00 Gazta enkantea.
  • 20:00 Pintxo lehiaketa herriko tabernetatik.

Urriak 14, zapatua

  • 09:00 Putxerak.
  • 11:00 Merkalditxoa parkean. Mahaiak bertan egongo dira. Eguraldia txarra badago frontoian.
  • 12:00 Triki-poteoa putxerakaz.Taberna guztietatik pasatu behar da.
  • 15:00 Bazkaria frontoian.
  • 17:00 Santo Tomasetako 1. Tiragoma Lehiaketa. Umeak eta helduak.
  • 18.30 Santo Tomasetako txinga lehiaketa. Umeak eta helduak.
  • 21:00 Orkestra elektrotxaranga.

Urriak 15, domeka

  • 10:00-11:00 Margoketa lehiaketan izen-ematea. 
  • 12:00 Aitite-amamentzat hamaiketako Begotxu tabernan.
  • 14:00 Koadroen aurkezpena Kultur Etxean.
  • 14:30 Margoketa lehiaketaren sari-banaketa.
  • 16:30-18:30 Arrantza txapelketa portuan. Izena emateko 16:15 portuan. Amaitzean jatekoa parte-hartzaile guztientzat.
  • 18:00 Santo Tomasetako mus eta briska txapelketa Begotxu tabernan.
  • 19:30 Umeentzako bingoa.
  • 20:00 Nagusientzako bingo berezia.

Urriak 17, martitzena

  • 12:00 Meza Santo Tomas omenez.
  • 12:30 kalejira trikitilariakaz.
  • 15:00 jubilatuen bazkaria Begotxu tabernan.
  • 17:00 Tor magoa parkean. Eguraldi txarra badago Kultur Etxean.
  • 17:30 Pala partiduak frontoian. Gainera, urdaiazpikoaren zozketa.
  • 18:30 Txalaparta tailer irekia parkean. Umeak eta helduak.
  • 20:00 Txokolatada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun